XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alabaiñan arratoitzarrak ba-zekian nola jokatu, eta etxekoen aalegin guztiak ustel billakatu ziran.

Goiz artan, elurrez estalitako zabaldiari begira ta begira ari zala, gose gorriak eragindako erratoitzarrak, arrapagai bizi baten odol epela zurgatzea amets egiten zuan.

Bidean beera margo gaztainkarako gauzatxo bat urbiltzen zan.

Ibillera ariñez etxerantz zetorren, eta ibilli baiño geiago lerratuz zetorrela zirudian.

Kilikadura basatiaz jabetuta, arratoitzarrak ez zuan Uzi'ren soin luzangatik begirik alderatzen.

Ordurarte ez zuan iñoiz erbiñuderik ikusi izan, baiñan barruko zerbaitek, berak amets egindako janaria elmenean zuala, iragartzen zion.

Itxuren arabera, oi ez bezelako untxi ñimiño, luze, gorrizta, labe zaarraren ormatik urbiltxo igarotzeko zan, eta orduan ustekabez erasoko ziokean.

Labetik ur samar, aldamenak aztertzearren, Uzi unetxo batez gelditu zan.

Begi sarkorrez inguruak arakatu ondoren, ezer bereizirik ez oartzean, etxeko atadirantz abiatu zan.

Baiñan inguru aiek arrotzak zitzaizkionez, sen ezkutuak ernai jokatzeko eragiten zion.

Onela bada, baratxe-baratxe zioan zeatz guztiak ongi aztertuz.

Etxeko alde batean, ate bat ikusten zan, ikuillukoa noski, eta agi zanez, beekaldeko zirritutik igaro zitekean....

Ezustean, zerbait illun indartsua oldartu zitzaion, eta idunean ortz zorrotzen ziztada oartu zuan....

Tximista baizen arin, Uzi elur-gaiñean iraulkatu zan, ozka mingarritik jareitzearren, etsaiari amorru itzelaz jarkitzen zitzaiola; baiñan lepotik atzitua izanik, ezin zezaken burua bere aukeran erabilli bestea zauritzearren.

Arratoitzarrak ez zion iñola ere ozkari uzten, erbiñudearen iraulketa basatiek alde batetik bestera iñarrosita ba'zan ere.